N
b
 

+SARRERA

+ZOZKETAREN ARAUAK

+SARIAK

+BOLETOAK NON ETA NOLA ESKURATU

+KAMIXETAK NON ETA NOLA ESKURATU

+LAGUNTZAILEAK

 

 

..............................

harremanetarako :

xorroxin irratia
aita donostia,1
31700 elizondo

beheko plaza,9
31770 lesaka

948 58 13 74
www.xorroxin.com
    • 3 epaile arduratuko dira epaia emateaz.
    • 3 behi izanen dira. Behi bakoitzak sari bat banatuko du. kaka egiten duen laukitxoaren jabea izanen da sariaren irabazlea. Kaka bakoitzak sari bat suposatuko du.
    • Lerroak eta zutabeak egonen dira. Lerroak 1 etik 50 era eta zutabeak 1 etik 80ra. Lerro eta zenbaki bakoitzak laukitxo bat zehaztuko du.
    • Banaka aterako dira behiak belaira. Lehenbiziko behiak 3. saria banatuko du, 2. behiak 2. saria, eta 3. behiak lehenbiziko saria.
    • Behi bakoitza zelaiaren erdian kokatu eta aske utziko da, hor hasiko da lehiaketa. Erdian kokatu baino lehen kaka egiten badu ez du baliorik izanen.
    • Behi bakoitzaren lehenbiziko kaka hartuko da kontutan saria banatzeko, bi, hiru edo kakamokordo gehiago egiten badu, lehenengoa bakarrik hartuko da kontutan. Epaileek hartuko dute erabakia.
    • Kakamokordoa non hasi eta non bukatzen den zalantzarik badago 3 epaileek erabaki beharko dute.
    • Kakamokordoak 2, 3 edo lauki gehiagori eragiten badie, zati handiena hartzen duen laukitxoaren jabeak hartuko du saria. Epaileek neurtu eta erabaki beharko dute.
    • Kakamokordoa egiten duen laukitxoaren boletoa ez bada saldu epaileek aterako dute eskuz saria. Bi zenbaki aterako dituzte, lehenbizikoa lerroari dagokiona eta bigarrena zutabeari dagokiona, eta bi zenbaki horiei dagokien laukitxoa izanen  da sariduna. Hau ere ez bada saldu bertze bat aterako dute saldutako laukitxo bat atera arte.
    • Denbora tarte mugatua izanen du behi bakoitzak kaka egiteko. 30 minutu. Behi bakoitzaren denbora hasi eta 30 minutu pasatuta oraindik kaka egin ez badu, epaileek letra eta zenbaki bat aterako dute eta hori izanen da saritua.
    • 3 sariak ezagututa, Xorroxin irratian eta bertze hedabideetan jakinaraziko da zeintzuk diren saritutako laukitxoak. Hilabete bateko epea izanen dute sarituek boletoak aurkeztu eta saria eskuratzeko, 2009ko abuztuaren 26a arte. Egun hori igarota saridunek ezin izanen dute saria eskuratu.
    • Debekatua dago behia edonola ukitzea edota behiari ezer botatzea. Behiaren lasaitasuna ahalik eta handiena izan dadin bermatzen saiatu behar da.

     

     

     

ZOZKETA ...........berriak..........